2023/10/20
Kategoriak
Ekonopolo Finantza Etikoak REAS Euskadi

REAS Euskadi Ekuadorko aurrezki eta kreditu kooperatiba handienetako bateko (Jardín Azuayo) goi-kargudunen ordezkaritza batekin bildu da Ekonopoloan. Topaketa aurkikuntza handia izan da bi aldeentzat, eta dagoeneko ikusten dira etorkizuneko lankidetzak.

17 milioi biztanle inguruko herrialde batean, Ekuadorren, Jardín Azuayo kooperatiba 700.000 bazkidek baino gehiagok osatzen dute, eta 1.400 lagunentzako enplegua sortzen du. Horrez gain, eraikuntzaren edo artisautzaren sektoreetako kooperatiba produktiboak martxan jartzen laguntzen du, besteak beste.

REAS Euskadi eta Jardín Azuayo erakundeen arteko topaketaren helburu nagusia, ordu pare batez iraun duena, bi erakundeak egiten ari diren lana elkarri ezagutzea zen, bakoitzaren antolaketa-eredua eta ezaugarriak azpimarratuz. Ekuadorko kooperatibak plangintza estrategikoa egiten dabil  (bere plana 2023an amaitzen baita) eta aprobetxatu du Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba sareak antolatzeko esperientziak ezagutzeko. Peñascal Kooperatiba eta Koopera Gizarte Sarea bisitatu ondoren, REAS Euskadiren txanda izan da.

Behin REASen historia, organigrama, osaera eta aniztasuna azalduta, interes berezia agertu dute urteetan bultzatzen aritu garen proiektu batzuetan, hala nola Auditoria Soziala eta Merkatu Soziala, baita gure proiektu gazteenetako batzuetan ere, hala nola Presstatzen eta Sendotzen proiektuetan.

Esperientziak, jakintzak eta iritziak trukatu ahal izan dituzten pertsonak honako hauek izan dira:

  • Lucas Achig – administrazio kontseiluko presidentea
  • Rafael Guerrero – zaintza kontseiluko presidentea
  • Katherine Oleas – administrazio-kontseiluko kidea
  • Raúl Barzallo – zaintza kontseiluko kidea
  • Nelly Molina – zerbitzuetako kudeatzailea
  • Johann Agila – kultura kooperatiboko gerentea
  • Richard Yunga – ISTEPSeko onarpenen koordinatzailea
  • Ela Dorena Perez Alva – UNMSMko irakaslea (Perú)
  • Iratxe Arteagoitia – Reas Euskadiko lehendakariordea
  • Amaia Naveda – Reas Euskadiko koordinazio-taldea

Bi esperientzien errealitateak oso desberdinak dira, baina paralelismo eta erronka komun asko aurkitu dira, eta, beraz, etorkizunean lankidetzan aritzeko hainbat bide posible. Ziur gaude berriro elkartuko garela, eta laster izango dela uste dugu.