2023/10/23
Kategoriak
elkarlanak Etxebizitza eta hirigintza REAS Euskadi

100 pertsona baino gehiagok parte hartu dute ESSaren ikuspegitik etxebizitza kooperatiboa sustatzeko jardunaldian, Perviure eta REAS Euskadik antolatua.

Herritarrei, erabiltzaile- eta proiektu-taldeei, teknikariei eta administrazio publikoei zuzendutako ekitaldiak babesa eman nahi izan dio azken urteotan hasten ari den etxebizitza-eredu honi. 50 pertsona baino gehiago bertaratu dira jardunaldira eta beste 48 pertsonek zuzenean jarraitu dute streaming bidez.

Online jardunaldiaren goizeko saioa:

Goizeko saioan, bi mahai egin dira, eta bertan ondorengo gaiak jorratu dira: lankidetza publiko-komunitarioa, elkarri laguntzeko eta zaintzeko komunitateak sortzea, bai eta lege- eta finantzaketa-gakoak ere. 

Jardunaldiaren hizlariak

Lehenengo mahaian, Ekimen publikoak eta lankidetza-sareak izenburuarekin, gizarte-arloko hiru eragilek eta arlo publikoko biek parte hartu dute. Ruben Mendez eta Clara del Cerrok, REAS Red de Redesen erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboen taldeko kideek, eredu honen gakoak eta lankidetza publiko-kooperatiborako aukerak azaldu dituzte. Ondoren, Perviureko Guiomar Vargasek esperientzia kooperatiboei buruz hitz egin du ESSaren ikuspegitik. 

Alde publikotik, Jokin Diazek, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak, ekonomia soziala defendatu du, Euskadin erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren esparru gisa, eta etxebizitza mota hau bultzatzeko azken urteotan lurraldean egindako lege-aldaketak azaldu ditu. Bartzelonan, Ivan Gallardo udaleko eta Habitatge arloko arkitektoak, etxebizitza kooperatiboak hirian eta Katalunian izan duen gorakadaren gakoak azaldu ditu, eta gaur egun martxan dauden hainbat proiektu publiko-komunitario nabarmendu ditu. 

Etxebizitza kooperatiboko agenteei buruzko 2. mahaia 

Bigarren mahaia, etxebizitza kooperatiboko eragileek osatu dute, eta martxan dauden proiektuak erakustera eta erakunde teknikoek ereduari egindako ekarpenak jasotzera bideratu da. Tokiko eremutik, Ederra Zabalak eta Gorka Barbak Mendatan dagoen Ankurkuluren bizipena helarazi dute, EAEn bizikidetzan erabiltzeko-lagapenean dagoen lehen etxebizitza kooperatiboa. Gordexolako Ametxe proiektuko Imanol Madariagak, berriz, proiektuaren ezaugarriak eta fase bakoitzean gainditu dituzten erronkak azaldu ditu, Euskadin erabilera-lagapenean eratutako lehen kooperatiba. Nafarroatik, Itziar Aguirrebeitiak eta Carlos Reyk, Etxekide kooperatiba seniorraren ibilbidea kontatu dute, duela gutxi Iruñean elkarlaneko etxebizitza hau eraikitzeko orube publiko bat lagatzea lortu duten arte. 

Alderdi teknikoan, Casas Gestió kooperatiba kataluniarreko Iker San Románek, Euskadin Cohousing Eredua ezartzeko azterlanaren idazketan parte hartu duenak, gure lurraldeko ereduaren gako juridikoak helarazi ditu. Bigarren mahai hauFiare Banku Etikoko Alejandro Garcíak itxi du. Erakunde hau funtsezkoa izaten ari da Estatu mailako proiektu gehienen finantzaketan, eta proiektuekin lantzen duten finantza- eta harreman-eredua aztertu du. 

Arratsaldean, formakuntza teknikoagoa eman zaie etxebizitza kooperatiboan sakondu eta proiektuak bultzatu nahi dituzten pertsonei eta eragileei. Esparru honetan lankidetza-sareak sortzeko gune bat ere eman da. 

Dinamikak arratsaldeko jardunaldian 

Jardunaldi honen antolaketan, Perviure eta REAS Euskadiz gain, REAS Euskadi eta REAS RdR sareetako etxebizitza lan-taldeek, Koobizitza sareak, Ametsak Sortzen elkarteak eta Ariwake kooperatibak parte hartu dute. Ekimen hau hainbat lurraldetan antolatutako bultzatutako jardunaldien ziklo baten parte da eta La Germinadora proiektuaren barruan dago, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Gizarte Ekonomia eta Zainketen Next Generation EU PERTEaren funtsen finantzaketarekin.