2021/12/16
Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo elkarlanak

Joan den ostiralean, abenduaren 3an, jardunaldi bat ospatu zen EKONOPOLO proiektuaren gune ezberdinetan aurkezpen eta bisitak eginez. Garapen, Bilbao Ekintza, Economistas sin Fronteras eta REAS Euskadi -k elkarlanean antolatutako saio honetan Wikitoki, KoopSF34 eta Auzo Factory Cantera ekimenek ere parte hartu zuten.

Jardunaldia bi zatitan banatu zen: lehenengoa, Sarekin e-Week astearen barruan ekintzailetzari buruzko hainbat esku-hartzerekin, eta bigarrena, EKONOPOLOko hainbat gunetara bisitak eginez.

Lehenik eta behin, Euskadiko Mugarik Gabeko Ekonomialariko Irati Cifuentesek Bilbon 30 migratzaile ekintzaileren finantzaketarako sarbidea aztertzen duen ikerketa bat aurkeztu zuen. Gainera, aurretiko konbisatorio baten ondorioak aurkeztu ziren, eta, txostenaren ondorioz, banku-erakundeek eta inkestatutako hainbat ekintzailek garatu beharreko balizko irtenbideei buruz hitz egin zen (txostenaren laburpen-infografia hemen, laster txosten osoa hemen).

Informazio gehiago eta bideoa

Ondoren, REAS Euskadiko Blanca Boixek prESStatzen aurkeztu zuen, ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak (ESS) sortzea eta abian jartzea helburu duen programa. Aurkezpena eta gero, Work-Lan Bizkaiako Belen Varela eta Momentuko Monica Garaterekin batera, ESStik ekiteak duen balioaren eta abantailen inguruko eztabaida bat egin zen. 

Informazio gehiago eta bideoa

Bi aurkezpen hauetarako, Euskadiko hainbat garapen-agentzia, EKONOPOLOko erakundeak eta gertuko beste eragile batzuk bertaratu ziren, online emanaldia egiten zen bitartean.

Atsedenaldiaren ondoren, jardunaldiari ekin zitzaion berriro, EKONOPOLOaren azalpenarekin. Bilbao Ekintza eta REAS Euskadik kudeatzen duten proiektu honen espazio ezberdinetatik ibilbide bat egin zen bertan parte hartzen duten eragileak ezagutuz. Amaitzeko, EKONOPOLOAri lotutako hiru ekimen bisitatu ziren:

  • Auzo Factory Cantera: enpresa sortu berriak hartzen eta konektatzen dituen espazioa, aldi baterako enpresa-moduluetan kokatuz, baita co-working espazioetan ere. Enpresa-proiektuei, enpresei eta profesionalen sustatzaileei zuzendutako gunea, beren jarduera garatzeko Bilbon kokatu nahi dutenak, ESSaren balio zein printzipioak errespetatuz eta hauekin bat eginez.
  • Wikitoki: I+G laborategi soziala/kulturala/ekonomikoa/politikoa, ‘Lo co’ lotura komunarekin. Praktika-, gogoeta- eta ekintza-komunitatea, etengabeko prestakuntzakoa, ikerketakoa, ideiakoa eta prototipatukoa, elkarrekin sortzekoa eta elkarlaneko praktikak egitekoa. Gaur egun, agente hauek osatzen dute: Artaziak, Basurama, cAnicca, ColaBoraBora, Hiritik-at, Histeria Kolektiboa, Ideatomics/Saioa Olmo Alonso, Iker Olabarria, Josune Urrutia Asua, Karraskan, Laura Fernández, Montera34, Pezestudio eta Violeta Cabello.
  • Koop SF34: Saharaz hegoaldeko pertsonek San Frantzisko auzoan sortutako mikro-enpresa sozialen mintegia. Proiektu aitzindari honek ikaskuntzarako eta gizarte-garapenerako eredu izan nahi du. Besteak beste, udan martxan jarri duten grabazio estudioaren inguruko proiektua garatzen ari da elkartea.

Durante la jornada surgieron varias reflexiones sobre las formas de emprender, destacando la importancia del CÓMO se hace frente al QUÉ, poniendo en el cJardunaldian, ekiteko moduei buruzko hainbat gogoeta egin ziren, nabarmenduz NOLA-ren garrantzia ZER-en aurrean, erdigunean jarriz ESSaren balioak, eta ikusaraziz aniztasuna proiektu ekintzaileak sortzean zein abian jartzean, bereziki migratzaileek sustatutakoak eta prozesuan zailtasun erantsiak dituztenak. EKONOPOLO eta Wikitoki bezalako espazioetan gobernantza-ereduei buruz ere hausnartu zen. Ideia eta eztabaida hauek elkarrekin eraikitzen ari garen ekosistema honen barruan ematen jarraituko dira, bizitza erdigunean jarriko duen ekonomia egiteko beste modu bat bultzatzeko helburuarekin.