2024/03/13
Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo Politika publikoak REAS Euskadi


REAS Euskadik eta Wikitokik bisita berezia jaso zuten ostegunean, martxoaren 7an, ekonomia sozialeko alorrean nabarmentzen diren liderren eskutik. Jardunaldia aukera ona izan zen gure ikuspegia eta lorpenak ospe handiko entzuleekin partekatzeko, besteak beste, Victor Meseguer, Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioko Ekonomia Sozialeko Komisario Berezia, beste gonbidatu garrantzitsu batzuekin batera.

Ekonopoloa osatzen duen ekonomia sozial eta solidarioaren (ESS) ekosistema eta bertan garatzen diren jarduerak ezagutzea izan zen bisitaren ardatza. Ekintzailetzarako eta erakundeak indartzeko formakuntza- eta aholkularitza-ibilbideak aurkeztu ziren, bai eta Erosketa Publiko Arduratsuaren eta Erakunde Bizigarrien – ikuspegi ez-patriarkaletatik eraikitako erakunde-ereduak – garapena sustatzeko ekintzak ere, besteak beste.

Jardunaldiaren barruan, ESSaren ekosistemako bi ekimen sakonago ezagutarazteko aukera ere izan genuen: Wikitoki, praktika kolaboratiboen laborategia, eta KoopSF34, eredu afrikarretan oinarritutako lan kooperatiboko coworking-gunea. Bisita horiek lankidetzaren ikuspegi zabalagoa eman zuten, sarea ehuntzearen eta sektoreko eragileen artean ezagutzak eta baliabideak trukatzearen garrantzia azpimarratuz.

Lehenik eta behin, Victor Meseguerren bisita jaso genuen. Harekin, Gobernuak  Ekonomia Sozialari buruz duen ikuspegiari buruz eta Ministerioaren barruan ESSaren proiektuak eta ekimenak sustatzeko dauden aukerei buruz sakondu ahal izan genuen.

Arratsaldean, CEPESeko Zuzendaritza Batzordeko bi kide hurbildu ziren Ekonopolora: Jaume Oller, Tandem Socialeko bazkide-fundatzailea eta Luis Miguel Jurado, COCETA, FAECTA eta Pandora kooperatibako presidentea. Raimon Gassiot, Koop57ko koordinatzaile laguntzailea, eta Pedro Campano, FAECTA eta Andaluziako Ekonomia Sozialaren Eskolakoa, ere etorri ziren. Gizatearekin batera, ESSaren etorkizunari eta erronkei buruz bait eta aliantzak sortzeko ditugun tresnei buruz eztabaidatu genuen.

Bisita hau oroitzapen gisa balio izan digu, nahiz eta txikiak izan, ESSko erakundeok ahalmen eraldatzaile handia dugula eta elkarrekin hainbat sektore ekonomiko garrantzitsu bultzatzeko gaitasuna dugula gogoraraziz; hala nola etxebizitza, hezkuntza edo finantzak. Eskerrik asko ideien eta esperientzien truke honengatik. ESSaren ehuna indartzeko eta ekonomia justuagoa, bidezkoagoa, feministagoa, ekologikoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko lanean jarraituko dugu.

Esker berezia Wikitokiko Ricardo Antoni eta Ruben Mendezi, bisita hau aurrera eramateko proaktibitateagatik.