Joan den apirilaren 25ean, prESStatzen programaren 2. edizioaren amaiera ospatu genuen. Ekonomia sozial eta solidarioan ekintzailetza-proiektuak babesteko programa hau REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak sustatzen dute. Itxiera ederra izan da, programan parte hartu duten 12 proiektuak ezagutzera emanez.
Ekintzaileek urtarrilean hasi zuten formakuntza eta aholkularitza ibilbidea. Alde batetik, 33 orduko prestakuntza- eta networking-saioak izan dituzte. Horietan, kontzeptu eta tresna berriak ikasteaz gain, praktikan jartzeko aukera izan dute beren negozio-planen barruan, eta ekitatea, iraunkortasun ekologikoa edo aberastasunaren bidezko banaketa bezalako balioak zeharkatzen dituzten ekimenak sortu dituzte.
Bestalde, proiektu bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua izan dute ESSan espezializatutako aholkulari batekin, 20 ordutik gorako aholkularitza teknikoa jasoz.
Programari buruzko informazio gehiago hemen.
Apirilaren 25ean, parte-hartzaileek beren ekimenak aurkeztu zituzten Demo Dayean, 50 pertsona ingururen aurrean. Proiektu garatuenek ekintzailetza-arloko adituez osatutako epaimahai baten feedbacka jaso zuten, bai esparru publikokoak, bai hezkuntza- eta gizarte-arlokoak.
Proiektuen profila
Aurten, hainbat arlotako 12 proiektu izan ditugu. Hauen artean, emakume ekintzaileen kopuru handia nabarmendu behar da (parte-hartzaileen % 82). baita migratzaileena ere (parte-hartzaileen % 36).
Hurrengo taulan proiektu bakoitzaren laburpen-orri bat dago, bere beharrak eta kontaktua barne:
Tu Pintas Mucho Lucia Bonilla y Aintzane Zorrilla | Zain Eukene Arana, Beatriz Ramos y Aitziber Juaristi |
Yuj Bilbao Itxaso Luzarraga | Umamie Gustavo Alba |
Vostok Electric Maiara Marth y Rachel Lesslar | Pedagogía Alquímica María Larrucea |
Zenzibiliza Manuela gallardo | 19-30 Studio Daniel Santos |
Acentí Corabel Rincón | Guau Guau Luz Yadira Gomez |
Mimosak Ortu Komunitarioa Ariadna Villate y Jose Luis Hernández | Yedra elkartea Cristina Plaza y Marina Gallardo |
Amaitu da edizio hau, baina hemen jarraitzen dugu!
Aurtengo prESStatzen itxi badugu ere, Ekonopoloko ekintzailetza-arloak ez du etenik, eta dagoeneko hainbat jarduera programatuta ditu hurrengo hilabeteetarako:
- Gogoratzen dizuegu doako aholkularitza-zerbitzu puntuala dugula ESSan ekiteko interesa dutenentzat eta ESSaren balioetatik hobetu nahi duten enpresentzat. Zuen negozio-proposamena kontrastatu nahi duzue? Zuen negozioa ESSaren ekosistemara hurbildu nahi duzue? ESSko hornitzaile, bezero eta/edo finantzaketa bila zabiltzate? Idatzi zuen kontsulta presstatzen@reaseuskadi.eus emailera eta aholkulari batekin jarriko dizugue harremanetan.
- Ekainaren amaieran, Sendotzen programaren 2. ediziorako deialdia egingo dugu. Dagoeneko martxan dauden ESSko negozioak indartzen laguntzeko programa da.
- Laster, Ekonomia Sozial eta Solidarioan ekiteko moduari buruzko gida interaktibo bat ere izango dugu eskura. Gida horrek modu erraz eta erakargarrian kontatuko ditu ESS negozio bat aurrera ateratzeko urratsak, Euskadiko hainbat baliabide eta informazio interesgarri eskainiz.
Deialdirik ez galtzeko eta jarduera guztiak egunean izateko, REAS Euskadiren buletinari adi egotea gomendatzen dizuegu.