Denbora bat generaman gure irudi korporatiboa berritzearen inguruan bueltaka, eta, azkenean, animatu egin gara, gure look aldaketa atsegin izatea espero dugu.
Alde batetik, ikusten genuen irudi modernoagoa behar genuela, gauden hamarkadara egokituagoa, lerro zuzenagoekin eta kolore beroagoekin. Guretzat ere garrantzitsua zen gure markak elkarren artean erlazionatzea, eta, horrela, REAS Euskadirekin lotu ahal izango genituen Merkatu Soziala, Auditoria Soziala eta Ekosolfem taldea.
Ojo Buey-ri, Wikitokirekin lotura duen enpresari, enkargatu genion lan zail hau, eta hainbat bilera eta kanpai itzuliren ondoren, hauxe da zuzendaritza batzordeak onartu eta sarearen azken batzarrean aurkeztutako irudia.
Azkenean onartu dugun proposamena “la juguetona” deitzen da, papiroflexiarekin jolasten baita aurreko imagotipoa modernoago den honetara egokitzeko, baina ekonomia solidarioaren sarea sinbolizatzen duen “bolaren” esentzia galdu gabe.
Datozen asteetan webgunea eta gainerako komunikazio-euskarriak irudi berri honetara egokituko ditugu, baina ez genuen gehiago itxaron nahi gure look berria erakusteko.