2024/06/04
Kategoriak
Ekonopolo Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi

“Bizitza erdigunean: begirada feminista ekonomia solidarioari” da REAS Euskadi y Las Aldai, Comunicación Social y Diseño Consciente elkarteak sustatutako erakusketa baten izena. Erakusketa honek 2020an argitaratu zen “Ekonomia solidario baterako hiztegi feminista“, EkoSolFem REAS Euskadiko ekonomia solidario eta feministako taldearen ekarpen baliotsuekin, abiapuntu hartzen du.

Bizi dugun sistema sozioekonomikoa bizitzaren aurka eraikitzen dela salatzeko beharretik sortu da erakusketa hau. Sistema honek bizitza mantentzea ahalbidetzen duten prozesu eta zeregin horiek guztiak ikusezin bihurtzen, prekarizatzen eta debaluatzen ditu, eta horrek guztiak ondorio larriak ditu gure bizitzetan, maila globalean.

Baina, horrez gain, menderatze-sistema multiplea osatzen duten geruzetako bakoitza desmuntatzeko gure alternatibak, proposamenak eta tresnak zabaltzeko beharretik abiatzen da, nahitaez feminista den Ekonomia Sozial eta Solidario hori garatzen lagunduko duten hizkuntza berriak, narratiboak eta imajinarioak eraikitzeko.

Erakusketa hau gizartea sentsibilizatzeko tresna bat da, bizitza erdigunean jarriko duen eta bizitzaren iraunkortasunerako alternatibak zabalduko dituen eredu ekonomiko eta gizarte-antolaketarantz igarotzeko beharrari buruzkoa. Gainera, hainbat esperientzia modalitate planteatzen ditu erakusketa publiko eta espazio bakoitzera egokitzeko.

Otsailean EKONOPOLOean inauguratu genuen, baina orain beste gune batzuei eskaini nahiko genieke. Hemen duzu dosier bat xehetasun gehiagorekin.

Eta bideo labur honetan beste gauza batzuk azaltzen dizkizugu: