Azaroaren 13an, Ekonopoloak ateak ireki zizkion GSA – Elikadura, osasun eta justizia sozialerako elkartasunaren munduko aliantzaren urteroko batzarrari. Elikatu ala Jan jardunaldien parte hartzea aprobetxatuz lan espazio hau antolatu zen. Batzarrean, erakundeko kideek eta Espainiako estatuaren aliatu potentzialek (besteak beste, REAS Euskadi) egon ginen, eta beste lan egiteko modu, narratiba eta eragin-estrategia batzuk ezagutu ahal izan genituen.
GSAk zalantzan jartzen du filantropia pribatuaren eta elikagaien banku korporatibo transnazionalen erabilera handiagoa “mundu aberatsaren” goseari eta pobreziari erantzuteko. Erakunde honek karitatezko elikadura-laguntzaren, filantropia pribatuaren eta nazioz gaindiko elikagai-banku korporatiboen erabilera gero eta handiagoaren azterketa kritiko partekatu bat eraiki nahi du. Erresistentziako estrategia kolektiboak eta eredu eta praktika alternatiboak eraiki nahi ditu, elikadura nutritiborako eskubidea bete dadin sustatzeko gure munduko leku guztietan. Eta elkartasun globala eraiki eta aliatu globalei lagundu.
Aliatu horiek luzaroan bizi izan dituzte gobernuek baliabideak ateratzearen ondorio gaiztoak, arrazakeriaren, kolonialismoaren eta nagusitasun zuriaren bidez sostengatuak. Horrela, elikadura-subiranotasunaren aldeko benetako borrokarako bide kolektiboak ireki nahi dira.
Web orria bisitatzera gonbidatzen zaituztegu: Alianza Global de Solidaridad para la Alimentación, la Salud y la Justicia Social