Kategoriak
Ekintzailetza REAS Euskadi

Lanez beteriko hilabete batzuen ondoren, PrESStatzen-en 1. edizioaren bidearen amaierara iritsi gara. Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta Ekonomia Solidarioa ardatz hartuta ekiten ari diren 10 proiektuei formakutnza eta aholkularitza eman diegu.

REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak sustatutako prozesu honek 19 hizlari eta 5 tutore izan ditu, baita 9 formakuntza-saio eta 18 orduko tutoretza ibilbideak ere, ekimenei abian jartzen laguntzeko.

Orain, programaren itxiera ospatu nahi dugu zuekin, azken ekitaldi batean proiektuak ezagutzera emanez. Demo Day-ean ondorengo ekimenen bilakaera ikusi ahal izango duzue:

Azeri Esports, (h)ari – Contando contigo, DUKA repostería artesana, M3ARTEKO kultur elkartea, Migrantoria, Txotena Gunea, Fincas ROZ, Bihurtu Meloi, Eduka

Nabarmentzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, parte hartzen duten proiektuen % 80a emakumeek bultzatutakoak baitira. Gainera, proiektuen % 30a pertsona migranteak dituzte buru. Azkenik, aipatzekoa da taldearen belaunaldi-artekotasuna, 26 eta 57 urte bitarteko ekintzaileekin.

Ekiten ari diren sektoreei dagokienez, aniztasuna zabala da: esporten sektoretik komunikaziora, esparru artistikoarekin lotutako hiru proiektu, elikadura-proiektu bat, migrazio-prozesuei laguntzeko proposamen bat eta finkak administratzeko azken proiektu bat ditugu.

EGITARAUA

10:50 – 11:00 Harrera eta izen-ematea
11:00 – 11:15 Ongietorria
11:15 – 12:45 Ekintzaileen aurkezpenak
12:45 – 13:00 Itxiera eta agurra
13:00 Pikateko

Ekitaldira etortzeko, ez ahaztu apirilak 1a baino lehen izena ematea hemen: