Otsailaren 22an, Loiolan, Red Comparte eta REAS Euskadiko erakundeen arteko topaketa bat egin genuen, Latinoamerikan zein Euskadin merkatu sozialak eta zirkuitu ekonomiko solidarioak bultzatzeko elkarren arteko ezagutza eta lankidetza-estrategien garapena sustatzekoi.
Topaketan, Red Comparte-ko, Alboan-eko eta REAS Euskadiko 25 pertsonak hartu zuten parte, eta helburua zen lankidetzan aurrera egitea, ekonomia solidarioaren zirkuitu ekonomikoak bultzatzearen ikuspegitik Latinoamerikan eta Euskadin alternatiba ekonomikoak sortzen lagunduko duten estrategien garapena sustatzeko.
ColaBoraBora REAS Euskadiko kooperatiba bazkidearen dinamizazioarekin, elkarrizketarako, ezagutza-trukerako eta baterako sorkuntzarako ariketa dinamiko bat egin zen, errealitate eta erakunde desberdinak ezagutzeko, elkar ezagutzeko eta ulertzeko, bai eta elkarrekin konektatzeko eta etorkizuneko erronkak identifikatzeko ere, distantzietatik eta testuinguru desberdinetatik harago.
Elkarrizketaren erdigunean, produkzio-, merkaturatze- eta kontsumo-zirkuituak sortzeko potentzialtasunak identifikatu ziren, ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioetatik abiatuta, bai eta horiek indartuko dituzten tresnak garatzeko eta trukatzeko lankidetza-bideak ezartzeko aukerak ere.
Agenda partekatuak sortzea eta ekonomia sozial eta solidarioa hazteko ezagutzak, praktikak eta tresnak bi norabidetan transferitzea dira Euskadiko eta Latinoamerikako erakundeen eta sareen arteko lankidetza-harreman hori garatzeko helburuak.
Jardunaldia Ikaszabaltzen II proiektuaren esparruan egin da. Ekimen hori Alboan eta Reas Euskadik garatu dute partzuergoan, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lankidetzaren eta Aniztasunaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatu dute.
Honekin batera doa topaketaren kronikaren aurkezpen bat eta haren eduki nagusien memoria.