2022/07/14
Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo REAS Euskadi

REAS Euskadiren ekintzailetza taldeak eta Bilbao Ekintzak Sendotzen programa abiarazi dugu, Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) enpresak indartzeko.

Sendotzen formakuntza eta aholkularitza programa bat da, beren negozioak sendotu nahi dituzten 5 urtetik beherako ESSko enpresa eta erakundeei zuzendua.

PrESStatzen-en osagarri (ESSaren proiektu ekintzaileak sortzeko eta abian jartzeko programa), Sendotzen ekimen berriek enpresa-ibilbideko lehen urteetan dituzten beharrei erantzuteko asmoarekin atera da.

Programa sei hileko moduluetan banatzen da, eta enpresek gehienez 3 modulutan parte hartzeko aukera izango dute (gehienez urte eta erdiko iraupena izango dute). Modulu bakoitzak formakuntza eta networking saioak izango ditu, baita aholkularitza pertsonalizatua ere.

Lehen modulua 2022ko urriaren 11tik 2023ko urtarrilaren 15era bitartean egingo da.

Formakuntza eta networking saioak

Modulu bakoitzak 3 formakuntza saio teoriko-praktiko izango ditu, ESSko ekimenak sendotzeko funtsezkoak diren arloetan zentratuta. Lehenengo moduluan honako alderdi hauek landuko dira:

  • Denboraren kudeaketa modu bizigarrian
  • Komunikazioa visual thinking-aren bidez
  • Proposamen ekonomiko-finantzarioaren berrikuspena

Gainera, modulu bakoitzean 2 networking-saio egingo dira, tokiko ESSaren ekosistemarekin saretzeko, Merkatu Sozialeko enpresa-ekimen finkatuetatik hasi eta eragile publiko-pribatuetaraino. Lehenengo modulu honetan, networkingak tematikoak izango dira eta honako gai hauei helduko diete:

  • Emozioen kudeaketa proiektu kolektiboetan
  • Arrakastaren eta porrotaren kudeaketa

Neurrira emandako aholkularitza

Parte hartzen duen erakunde bakoitzak ESSan espezializatutako tutore bat izango du. Tutore honek bere prozesuan lagunduko dio, aholkuak emanez eta enpresaren beharretara egokitutako ibilbide bat prestatuz. Modulu bakoitzeko 4 aholkularitza-ordu izango dituzte, eta hauetan jarraipena egingo zaie arlo ekonomiko-finantzarioari eta erakundearen beharrizan espezifikoei hiruhilekoko itxiera bakoitzean.

Programari buruzko informazio gehiago hemen. Izena emateko, sartu presstatzen.reaseuskadi.eus webgunean eta egin eskaera 2022ko irailaren 16a baino lehen.

Saio irekiak

Sendotzen programa osoan parte hartzeko aukerarik ez duten ESSko erakundeek, 2022ko urriaren 25etik abenduaren 13ra bitartean, zenbait formakuntza eta networking saio irekiko dira. Saio haueki irailaren 20tik aurrera jakinaraziko dira.

EKONOPOLOaren esparruan

Bai Sendotzen programa osoa baita saio irekiak EKONOPOLOaren, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloaren, barruan kokatzen dira, Bilbao Ekintza eta REAS Euskadiren artean koordinatua eta Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua. EKONOPOLOA ESSaren inguruan lan egiten duten eragileek esperientziak, proiektuak eta baliabideak aurkitu eta partekatzeko erreferentziazko espazioa da. Aldi berean, ESSaren beraren bozgorailu eta enpresa-ideia berrien azeleragailu ere bada.