2022/05/12
Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo REAS Euskadi

Joan den apirilaren 5ean, presstatzen, Bilboko Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) ekintzailetza programaren 1. edizioa amaitu duten 9 proiektuak aurkeztu genituen.

Han sido 4Lan handiko 4 hilabete izan dira, eta ekintzaileek ESSan ekiteko funtsezkoak diren hainbat arlotan trebatu dira, beren balioak txertatzeko tresnak lortu dituzte eta ¡ekimenak abian jartzeko laguntza pertsonalizatua jaso dute.

Apirilaren 5ean, ahalegin guztiek fruituak eman zituzten PrESStatzen Demo Day ospakizunean. 50 pertsona inguruk parte hartu zuten ekitaldi honetan, ekintzaileek beren proiektuen berri eman zuten, eta, gainera, erakunde publikoetatik zein hezkuntza-esparrutik ekintzailetza-prozesuei laguntzen espezializatutako epaimahai baten feedbacka izan zuten. 

Informazio gehiago programa osoari buruz hemen

Ezagutu proiektuak

Edizio honen barruan, nabarmentzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, proiektuen %77a neskek sustatutakoak baitira. Gainera, proiektuen %30 a migratzaileek bultzatu dituzte. Aipatzekoa da taldearen belaunaldi-artekotasuna, 26 eta 57 urte bitarteko ekintzaileekin.

Ondorengo taulan proiektu bakoitzaren laburpen-fitxa dago:

AZERI SPORTS
Alex eta Irene
(H)ARI Contando contigo
Ane eta Kistiñe
DUKA repostería saludable
Paula eta Gerardo
M3ARTEKO (EUS / CAS)
Saray eta Marta
MIGRANTORIA
Stella
TXOTENA GUNEA
Olatz
FINCAS ROZ
Eloy
BIHURTU MELOI
Leticia
EDUKANTE
Edda

Eta orain zer?

Laster, Sendotzen izeneko programa osagarri bat abiaraziko dugu, proiektu ekintzaileak sendotzea helburu duena. 5 urte baino gutxiagorekin martxan dauden ekimenei zuzenduta dago, bereziki 3 eta 5 urte bitartekoei. Bi urte horiek funtsezkoak dira proiektuen eta negozioen epe luzeko biziraupena ziurtatzeko. Gehiago jakin nahi baduzu, idatz iezaguzu presstatzen@reaseuskadi.eus helbidera.

Gainera, aholkularitza puntualen zerbitzu bat izaten jarraitzen dugu zalantza zehatzak argitu nahi dituzten edo laguntza puntualak behar dituzten ekintzaileentzat, hala nola finantzaketa-bide alternatiboen inguruan, irizpide arduratsuak dituzten hornitzaileak bilaketan, forma juridikoei buruz, eta abar. Informazio guztia gure webgunean.

Azkenik, urte amaieran berriz ere prESStatzen-en edizio berri bat abiaraziko dugu ESSko proiektuak sortu eta martxan jartzeko. Beraz, jarraitu adi gure buletinari, informaziorik ez galtzeko!