Mahaian eseri eta gargantuak egingo lukeen bezala lepoko zapia lotzen dugu, udaberrian Euskadiko ekonomia solidarioko erakundeek betetako auditoria sozialaren emaitza nagusiak dastatzeko. On egin!
REAS Euskadiko 88 entitateek ordu asko eman dituzte auditoria sozialeko (AS) 75 adierazle baino gehiago osatzen, eta, azkenean, udazkenean eman dituzte emaitzak/fruituak. Sagarra, ASren sinboloa, prest dago bildu eta kontsumitzeko, eta, horregatik, aurtengo gure eslogana “On egin” izan behar da.
89 erakundek hasi zuten datuak biltzeko prozesua, horietako 88k arrakastaz amaitu zuten eta horietako 83k lortu dute “auditoria soziala 2022” zigilua. Zigilu hori sareak berak ematen du, adierazle guztiak ebaluatu eta erakunde bakoitzaren datuak publiko egin ondoren, gardentasun-ariketa gisa. Auditoriak ebaluatu ditugun lehen urtea izan da, eta oso pozik gaude lortutako emaitzekin. Erakundeak oso bide onetik doaz gidatzen gaituen Ekonomia Solidarioaren Gutunaren sei printzipioak lortzeko bidean: ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa eta ingurunearekiko konpromisoa.
Hala ere, hobetzen jarraitu behar dugu. Horregatik, urteko emaitzak lortu ondoren, enpresek aztertu egiten dituzte, eta hurrengo ekitaldian alderdi horiek hobetzeko neurriak garatu ahal izateko hobetu behar dutenak aukeratzen dituzte. Era berean, datu bateratuak aztertzen dira, Ekonomia Solidarioaren mugimendua oro har hobetzeko alderdiak identifikatzeko.
Hurrengo dokumentuetan datu bateratu hauek aurkituko dituzue: infografia orokorrak datu nabarmenenen laburpena du, infografia feministak genero-desberdintasunekin (edo berdintasunekin) lotutako datuak dastatzen ditu, eta, azkenik, txosten osoak ESS enpresen egoeraren ikuspegi integralagoa ematen du.
Beraz, esandakoa, on egin!